Provided by:
amule-daemon_2.2.6+debian0-8ubuntu1_i386 
IZENA
amuleweb - aMule web zerbitzaria
LABURPENA
amuleweb [-h <ostalaria>] [-p <ataka>] [-P <pasahitza>] [-f <bidea>]
[-q] [-v] [-l <hizkuntza>] [-w] [-t <izena>] [-s <ataka>] [-z] [-Z] [-A
<pasahitza>] [-G <pasahitza>] [-a] [-d] [-L] [-N]
amuleweb [-f <bidea>] --create-config-from=<bidea>
amuleweb [--help] [--version]
amuleweb --amule-config-file=<bidea>
amuleweb --no-php
AZALPENA
amuleweb-ek web nabigatzaile baten bidezko zure sarrera kudetzaen du.
amuleweb amule(1)-ekin batera edo beranduago edozein momentutan
abiarazi dezakezu. Aukerak komando lerro edo konfigurazio
fitxategiaren bidez ezarri daitezke. Komando lerro aukerak
konfigurazio fitxategiarenen aurretik erabiltzen dira.
-h, --host=<ostalaria>
Amule abiarazirik dagoen ostalaria (lehenetsia: localhost).
<ostalaria> IP helbide edo DNS izen bat izan behar da.
-p, --port=<ataka>
aMule-ren kanpo konexioetarako ataka, Hobespenak->Urruneko
Kontrolak atalean ezarririk dagoen bezala (lehenetsia: 4712)
-P, --password=<pasahitza>
Kanpo Konexioetarako pasahitza
-f, --config-file=<bidea>
emandako konfigurazio fitxategia erabili. Lehenetsiriko
konfigurazio fitxategia ~/.aMule/remote.conf da.
-q, --quiet
ez irteerarik inprimatu irteera estandarrean. -q erabili
dezakezu web zerbitzaria deabru bezala erabiltzeko, adib
'amuleweb -q &'
-v, --verbose
luzea izan - arazpen mezuak ere ikusi
-l, --locale=<hizkuntza>
Programaren lokalak ezartzen ditu (hizkuntza). OHARRAK atala
irakurri <hizkuntza> parametroaz gehiago jakiteko.
-w, --write-config
komando lerroko aukerak konfigurazio fitxategian gorde eta irten
--create-config-from=<bidea>
konfigurazio fitxategia <bidea> oinarriturik egin, zein aMule
konfigurazio fitxategiaren bidea izan behar da eta irten
-t, --template=<izena>
<izena> izeneko txantiloia kargarzen du. Ikusi: GAI ONARPENA
-s, --server-port=<ataka>
Web zerbitzariaren HTTP ataka. Nabigatzailean irekitzeko
erabiliko den ataka (lehenetsia: 4711)
-z, --enable-gzip
HTTP trafikoan sare zabalera aurrezteko gzip konpresioa gaitu
-Z, --disable-gzip
gzip konpresioa erabiltzea ezgaitu (lehenespena)
-A, --admin-pass=<pasahitza>
web zerbitzariaren sarrera osorako pasahitza
-G, --guest-pass=<pasahitza>
web zerbitzariaren gonbidatu pasahitza
-a, --allow-guest
Gonbidatu sarrera onartu
-d, --deny-guest
Gonbidatu sarrera ezgaitu (lehenespena)
-L, --load-settings
Webzerbitzari ezarpenak urruneko aMuletik/aMulen kargatu/gorde.
Honek amuleweb-ek komando lerroko eta konfigurazio fitxategiko
ezarpenak alde batetara uztea eta aMule-tik kargatzea eragiten
du. Hobespenak gordetzerakoan konfigurazio fitxategian beharrean
aMule-n gordeko dira. (Noski. honek ezarpen hauetarako bakarrik
funtzionatzen du, aMule-ren Hobespenak->Urruneko Kontrolean
ezarri daitezke)
-N, --no-script-cache
PHP orriak eskaera bakoitzean birkonpilatu
--amule-config-file=<bidea>
aMule konfigurazio fitxategiaren bidea. EZ ZUZENEAN ERABILI
aMule-k aukera hau amuleweb aMulerekin batera abiaraztean
erabiltzen du. Aukera honek komando lerroko eta konfigruazio
fitxategiko ezarpenak alde batetara uztea eragiten du,
hobespenak emandako konfigurazio fitxategitik irakurriko dira,
eta -q -L aukerak ere adierazten ditu.
--help Erabilera laguntza argibideak bisatarazi eta irten
--version
Programa bertsio argibideak bistarazi eta irten
OHARRAK
Bideak
Fitxategi bat bide absolutua eman gabe ezarri ezkero ((Adib. fitxategi
izen arrunta, --path=remote.conf bezalakoa), orduan fitxategi hori
aMule konfigurazio direktorioan (~/.aMule) bilatuko da.
Hizkuntzak
-l aukeraren <hizkuntza> parametroa hurrengo formatukoa da:
hizkuntza[_HIZKUNTZA][.kodeketa][@aldagaia] non hizkuntza hizkuntza
nagusia, HIZKUNTZA azpihizkuntz/kokapena, kodeketak karkatere jokoa
diren eta aldagaia-k erabiltzaileari kategoria hizkuntza aldagaiak
erabiltzeko aukera ematen du"
Adibdiez, hurrengo kateak egokiak dira:
eu
eu_FR
eu_ES.iso88591
de_DE@euro
de_DE.iso88591@euro
Kontutan izan goiko kate guztiak hizkuntz definizio zuzenak direla nahi
ez kodeketak eta aldagaia erabili.
Goiko formatuaz gain, hizkuntzaren Ingelesezko izen osoaz ere ezarri
dezakezu - beraz -l german egokia da eta -l de_DE erabiltzearen berdina
da.
Ez denean konfigurazio fitxategian edo komando lerroan lokalik ezartzen
sistemaren lehenetsia erabiliko da.
GAI ONARPENA
amuleweb informazio gai ezberdinetan erakusteko gai da. Gai hauek
txantiloi deitzen dira, amuleweb-ek txantiloi bat kargatzeko -t komando
lerroaren bidez. Txantiloiak bi kokapenetan bilatzen dira: lehenik
~/.aMule/webserver/-ean eta gero $(pkgdatadir)/webserver/-en
($(pkgdatadir) arkitekturatik independiente diren datuen instalazio
kokapena da, normalena /usr/share/amule antzeko zerbait). Txantiloi
bakoitza bere izen berdineko azpikarpeta batetan egon behar da, eta
azpikarpeta honek gaiak behar dituen fitxategi guztiak eduki behar
ditu. Erabiltzen ari den txantiloi izena aMule.tmpl izan behar da.
Adibidez, lehenetsiriko txantiloia ('default' izekoa)
webserver/default/-en dago eta direktorio honek aMule.tmpl etairudi
fitxategi anitz ditu.
FITXATEGIAK
~/.aMule/remote.conf
~/.aMule/webserver/
$(pkgdatadir)/webserver/
ADIBIDEA
Normalean amuleweb lehenengoz horrela abiarazi behar da:
amuleweb -h ostalaria -p ECataka -P ECpasahitza -s HTTPataka -A
AdminPasahitza -w
edo
amuleweb --create-config-from=/home/username/.aMule/amule.conf
Honek ezarpenak $HOME/.aMule/remote.conf-en gordeko ditu eta gero hau
egin beharko duzu:
amuleweb
Noski lehenengo adibidean bainon aukera gehiago edo gutxiago erabili
ditzazkezu edo aukerarik gabe abiarazi.
ZORRIEN BERRI EMATEN
Mesedez zorrien berri emateko gure foroa (http://forum.amule.org/), edo
gure zorri kudeatzai$Mesedez ez eman zorrien berri epostaz, ez gure
eposta zerrendan ez taldeko partaideei.
COPYRIGHT
aMule eta inguruneko lanabes guztiak GNU Lizentzia Publiko Orokorraz
banatzen dira.
IKUSI ERE
amule(1), amulecmd(1)