Provided by: amule-daemon_2.2.6+debian0-9ubuntu2_i386 bug

IZENA

       amuleweb - aMule web zerbitzaria

LABURPENA

       amuleweb  [-h  <ostalaria>]  [-p <ataka>] [-P <pasahitza>] [-f <bidea>]
       [-q] [-v] [-l <hizkuntza>] [-w] [-t <izena>] [-s <ataka>] [-z] [-Z] [-A
       <pasahitza>] [-G <pasahitza>] [-a] [-d] [-L] [-N]

       amuleweb [-f <bidea>] --create-config-from=<bidea>

       amuleweb [--help] [--version]

       amuleweb --amule-config-file=<bidea>

       amuleweb --no-php

AZALPENA

       amuleweb-ek  web  nabigatzaile baten bidezko zure sarrera kudetzaen du.
       amuleweb  amule(1)-ekin  batera  edo  beranduago   edozein   momentutan
       abiarazi    dezakezu.    Aukerak   komando   lerro   edo   konfigurazio
       fitxategiaren   bidez   ezarri   daitezke.    Komando   lerro   aukerak
       konfigurazio fitxategiarenen aurretik erabiltzen dira.

       -h, --host=<ostalaria>
              Amule  abiarazirik  dagoen  ostalaria  (lehenetsia:  localhost).
              <ostalaria> IP helbide edo DNS izen bat izan behar da.

       -p, --port=<ataka>
              aMule-ren  kanpo  konexioetarako   ataka,   Hobespenak->Urruneko
              Kontrolak atalean ezarririk dagoen bezala (lehenetsia: 4712)

       -P, --password=<pasahitza>
              Kanpo Konexioetarako pasahitza

       -f, --config-file=<bidea>
              emandako   konfigurazio   fitxategia   erabili.    Lehenetsiriko
              konfigurazio fitxategia ~/.aMule/remote.conf da.

       -q, --quiet
              ez  irteerarik  inprimatu  irteera  estandarrean.   -q   erabili
              dezakezu   web   zerbitzaria  deabru  bezala  erabiltzeko,  adib
              'amuleweb -q &'

       -v, --verbose
              luzea izan - arazpen mezuak ere ikusi

       -l, --locale=<hizkuntza>
              Programaren lokalak ezartzen ditu  (hizkuntza).   OHARRAK  atala
              irakurri <hizkuntza> parametroaz gehiago jakiteko.

       -w, --write-config
              komando lerroko aukerak konfigurazio fitxategian gorde eta irten

       --create-config-from=<bidea>
              konfigurazio  fitxategia  <bidea>  oinarriturik egin, zein aMule
              konfigurazio fitxategiaren bidea izan behar da eta irten

       -t, --template=<izena>
              <izena> izeneko txantiloia kargarzen du. Ikusi: GAI ONARPENA

       -s, --server-port=<ataka>
              Web  zerbitzariaren  HTTP   ataka.   Nabigatzailean   irekitzeko
              erabiliko den ataka (lehenetsia: 4711)

       -z, --enable-gzip
              HTTP trafikoan sare zabalera aurrezteko gzip konpresioa gaitu

       -Z, --disable-gzip
              gzip konpresioa erabiltzea ezgaitu (lehenespena)

       -A, --admin-pass=<pasahitza>
              web zerbitzariaren sarrera osorako pasahitza

       -G, --guest-pass=<pasahitza>
              web zerbitzariaren gonbidatu pasahitza

       -a, --allow-guest
              Gonbidatu sarrera onartu

       -d, --deny-guest
              Gonbidatu sarrera ezgaitu (lehenespena)

       -L, --load-settings
              Webzerbitzari  ezarpenak urruneko aMuletik/aMulen kargatu/gorde.
              Honek amuleweb-ek komando lerroko eta  konfigurazio  fitxategiko
              ezarpenak  alde  batetara uztea eta aMule-tik kargatzea eragiten
              du. Hobespenak gordetzerakoan konfigurazio fitxategian beharrean
              aMule-n gordeko dira.  (Noski. honek ezarpen hauetarako bakarrik
              funtzionatzen  du,  aMule-ren  Hobespenak->Urruneko   Kontrolean
              ezarri daitezke)

       -N, --no-script-cache
              PHP orriak eskaera bakoitzean birkonpilatu

       --amule-config-file=<bidea>
              aMule  konfigurazio  fitxategiaren  bidea.   EZ ZUZENEAN ERABILI
              aMule-k  aukera  hau  amuleweb  aMulerekin  batera   abiaraztean
              erabiltzen  du.   Aukera  honek komando lerroko eta konfigruazio
              fitxategiko  ezarpenak  alde   batetara   uztea   eragiten   du,
              hobespenak  emandako  konfigurazio fitxategitik irakurriko dira,
              eta -q -L aukerak ere adierazten ditu.

       --help Erabilera laguntza argibideak bisatarazi eta irten

       --version
              Programa bertsio argibideak bistarazi eta irten

OHARRAK

   Bideak
       Fitxategi bat bide absolutua eman gabe ezarri ezkero ((Adib.  fitxategi
       izen  arrunta,  --path=remote.conf  bezalakoa),  orduan  fitxategi hori
       aMule konfigurazio direktorioan (~/.aMule) bilatuko da.

   Hizkuntzak
       -l   aukeraren   <hizkuntza>   parametroa   hurrengo   formatukoa   da:
       hizkuntza[_HIZKUNTZA][.kodeketa][@aldagaia]   non  hizkuntza  hizkuntza
       nagusia, HIZKUNTZA  azpihizkuntz/kokapena,  kodeketak  karkatere  jokoa
       diren  eta  aldagaia-k  erabiltzaileari  kategoria  hizkuntza aldagaiak
       erabiltzeko aukera ematen du"

       Adibdiez, hurrengo kateak egokiak dira:
       eu
       eu_FR
       eu_ES.iso88591
       de_DE@euro
       de_DE.iso88591@euro

       Kontutan izan goiko kate guztiak hizkuntz definizio zuzenak direla nahi
       ez kodeketak eta aldagaia erabili.

       Goiko  formatuaz  gain,  hizkuntzaren Ingelesezko izen osoaz ere ezarri
       dezakezu - beraz -l german egokia da eta -l de_DE erabiltzearen berdina
       da.

       Ez denean konfigurazio fitxategian edo komando lerroan lokalik ezartzen
       sistemaren lehenetsia erabiliko da.

GAI ONARPENA

       amuleweb informazio gai ezberdinetan  erakusteko  gai  da.   Gai  hauek
       txantiloi deitzen dira, amuleweb-ek txantiloi bat kargatzeko -t komando
       lerroaren bidez.  Txantiloiak bi  kokapenetan  bilatzen  dira:  lehenik
       ~/.aMule/webserver/-ean     eta     gero    $(pkgdatadir)/webserver/-en
       ($(pkgdatadir) arkitekturatik  independiente  diren  datuen  instalazio
       kokapena  da,  normalena  /usr/share/amule antzeko zerbait).  Txantiloi
       bakoitza bere izen berdineko azpikarpeta batetan  egon  behar  da,  eta
       azpikarpeta  honek  gaiak  behar  dituen  fitxategi guztiak eduki behar
       ditu.  Erabiltzen ari den txantiloi izena aMule.tmpl izan behar da.

       Adibidez,     lehenetsiriko     txantiloia      ('default'      izekoa)
       webserver/default/-en  dago  eta  direktorio  honek aMule.tmpl etairudi
       fitxategi anitz ditu.

FITXATEGIAK

       ~/.aMule/remote.conf
       ~/.aMule/webserver/
       $(pkgdatadir)/webserver/

ADIBIDEA

       Normalean amuleweb lehenengoz horrela abiarazi behar da:

       amuleweb -h  ostalaria  -p  ECataka  -P  ECpasahitza  -s  HTTPataka  -A
       AdminPasahitza -w

       edo

       amuleweb --create-config-from=/home/username/.aMule/amule.conf

       Honek  ezarpenak  $HOME/.aMule/remote.conf-en gordeko ditu eta gero hau
       egin beharko duzu:

       amuleweb

       Noski lehenengo adibidean bainon aukera gehiago  edo  gutxiago  erabili
       ditzazkezu edo aukerarik gabe abiarazi.

ZORRIEN BERRI EMATEN

       Mesedez zorrien berri emateko gure foroa (http://forum.amule.org/), edo
       gure zorri kudeatzai$Mesedez ez eman zorrien  berri  epostaz,  ez  gure
       eposta zerrendan ez taldeko partaideei.

COPYRIGHT

       aMule  eta  inguruneko  lanabes guztiak GNU Lizentzia Publiko Orokorraz
       banatzen dira.

IKUSI ERE

       amule(1), amulecmd(1)