Provided by: txt2tags_2.6-3_all bug

IZENA

       txt2tags - testu formateatze eta bihurtze tresna

SINOPSIA

       txt2tags [aukerak] [FITXATEGIA...]

DESKRIBAPENA

       txt2tags  markatze minimoa duen testu fitxategi bat irakurri eta ondoko
       helburuetara  bihurtzen  du:  ASCII  Art,  AsciiDoc,  Creole,  DocBook,
       DokuWiki,  Eskuliburu Orria (man), Google Code Wiki, HTML, LaTeX, Lout,
       MagicPoint, MoinMoin, PageMaker, PmWiki, SGML, Testu  Soila,  Wikipedia
       eta XHTML.

       Eskuliburu orri hau txt2tags-ek sortua da testu fitxategi soil batetik.
       Testu  fitxategi  bera  HTML-ra  bihurtu   da   eskuliburuaren   sareko
       bertsiorako.

       Iturburu BAT, helburu ASKO - http://txt2tags.org

SINTAXIA

       Goiburukoak               Iturburu fitxategiaren lehenbizko 3 lerroak
       Izenburua                = hitzak =
       Zenbakitutako izenburua  + hitzak +
       Iruzkina                 % iruzkinak
       Lerro bereizlea          -----------------------...
       Lerro lodia              =======================...
       Irudia                   [fitxategia.jpg]
       Estekak                  [etiketa url]

       Lodia                    **hitzak**
       Etzana                   //hitzak//
       Azpimarratuta            __hitzak__
       Marratua                 --hitzak--
       Tarte bakarrekoa         ``hitzak``
       Testu gordina            ""hitzak""
       Etiketatua               ''hitzak''

       Paragrafoa                hitzak
       Aipamena                 <TAB>hitzak
       Zerrenda                 - hitzak
       Zenbakitutako zerrenda   + hitzak
       Definizioen zerrenda     : hitzak
       Taula                    | gelaxka1 | gelaxka2 | gelaxka3...

       Hitzez hitzeko lerroa    ``` hitzak
       Lerro gordina            """ hitzak
       Etiketatutako lerroa     ''' hitzak

       Hitzez hitzeko area      ```
                                lerroak
                                ```
       Area gordina             """
                                lerroak
                                """
       Area etiketatua          '''
                                lerroak
                                '''

AUKERAK

            --art-chars=PATROIA
              ASCII  Art apainketarako erabiliko diren karaktereak definitzeko
              PATROIA ezarri, ondoko ordenean: Erpina, ertza,  aldea,  barra1,
              barra2,  maila2,  maila3,  maila4,  maila5.  Defektuzko  patroia
              +-|-==-^" da. Aukera hau ASCII Art  helbururako  erabiltzeen  da
              bakarrik.

        -C, --config-file=FITXATEGIA
              Konfigurazioa    kanpoko   FITXATEGIA   fitxategitik   irakurri.
              Konfigurazioak %!gakoa:balioa formatua izan behar du.  EZARPENAK
              atala ikusi xehetasunentzako.

            --css-sugar
              CSS-rekin  jatorrak  diren  etiketak  txertatu.  HTML  eta XHTML
              helburuen  kodea  CSS  fitxategiekin  erabiltzeko  hobetzen  du.
              Etiketen  atributuak  kentzen dira, aurkezpen etiketak sahiesten
              dira, goiburukoak H1, H2 eta H3 etiketekin egiten dira, eta  DIV
              berriak sortzen dira: #header, #body, .toc.

            --css-inside
              CSS   fitxategiaren  edukiak  HTML/XHTML  goiburuetan  txertatu.
              --style erabili CSS fitxategia zehazteko.

            --dump-config
              Topatutako konfigurazio guztia inprimatu eta irten.

            --dump-source
              Dokumentuaren  iturburua  inprimatu,  barneratzeko   (%!include)
              guztiak txertatuta.

            --encoding=KODEKETA
              Iturburu   fitxategian   erabiltzen   den   karaktere   kodeketa
              KODEKETA-ra ezarri. Adibidez UTF-8 edo iso-8859-1.

            --gui
              Tk Interfaze Grafikoa abiatu.

        -h, --help
              Laguntza mezua inprimatu eta irten.

        -H, --no-headers
              Goiburukoa eta  oinaren  informazioa  helburutik  kendu.  Edukia
              (gorputza) bakarrik ikusiko da.

            --headers
              Goiburukoa  eta oinaren informazioa helburuan erakutsi. Defektuz
              gaituta.

            --height=ZENB
              Irteeraren altuera ZENB zutabeetan finkatu. Aukera hau ASCII ART
              helburuarekin  bakarrik erabiltzen da, --slides baita erabiltzen
              bada.

        -i, --infile=FITX
              FITX zehaztu sarrera fitxategi bezela, iturburu dokumentua.  '-'
              erabili iiturburuak STDIN-etik irakurtzeko.

            --mask-email
              Epostak spam robotengandik ezkutatu. @ eta puntuak kentzen ditu.
              foo@bar.com helbidea <foo (a) bar com> bihurtzen du.

        -n, --enum-title
              Gaitu izenburuen zenbakitze automatikoa. Aurrizki moduan 1, 1.1,
              1.1.1, ...  erabiliko dira.

            --no-dump-config
              --dump-config aukera ezgaitzen du.

            --no-dump-source
              --dump-source aukera ezgaitzen du.

            --no-encoding
              Kodeketaren ezarpena garbitu.

            --no-enum-title
              Izenburuen zenbakitze automatikoa ezgaitu.

            --no-infile
              Aurreko infile guztiak kendu.

            --no-targets
              --targets aukera ezgaitzen du.

            --no-mask-email
              Epostaz izkutatzea ezgaitu.

            --no-outfile
              Aurreko outfile guztiak kendu.

            --no-quiet
              Mezuak erakutsi, --quiet aukera ezgaituz.

            --no-rc
              Ez    irakurri   ~/.txt2tagsrc   erabiltzailearen   konfigurazio
              fitxategia.

            --no-slides
              Diapositibak ezgaitu.

            --no-style
              Estilo ezarpenak garbitu.

            --no-toc
              Helburuan Edukien Taula kendu.

            --no-toc-only
              --toc-only aukera ezgaitzen du.

        -o, --outfile=FITX
              FITX zehaztu irteera  fitxategiaren  izen  bezala.  '-'  erabili
              helbura STDOUT-era bidaltzeko.

        -q, --quiet
              Modu geldia. Irteera mezurik ez, erroreak ezik.

            --rc
              Erabiltzailearen ~/.txt2tagsrc konfigurazio fitxategia irakurri.
              Defektuz gaituta.

            --slides
              Irteera aurkezpen  diapositiba  bezala  formateatu.  Aukera  hau
              ASCII Art helburuarekin bakarrik erabiltzen da.

            --style=FITX
              FITX erabili dokumentuaren estilo moduan. HTML/XHTML dokumentuen
              CSS fitxategiak edo LaTeX paketeak definitzeko erabilia.  Aukera
              hau   askotan   erabili  daiteke  fitxategi  bat  baino  gehiago
              sartzeko.

       -t, --target=MOTA
              Helburuko dokumentuaren mota MOTA-ra ezarri. Gehien  erabilitako
              helburuak: html, xhtml, tex, man, txt. --targtets aukera erabili
              eskuragarri dauden helburu guztiak ikusteko.

            --targets
              Eskuragarri dauden helburu guztiak erakutsi eta irten.

            --toc
              Edukien  Taula  (TOC)  automatiko  gehitu  helburu  dokumentura,
              Goiburukoa  eta  Gorputzaren  artean.  TOC-aren  kokapena  %%TOC
              makroarekin zehaztu dezakezu.

            --toc-level=ZENB
              Edukien Taularen maila (sakonera) maximoa ZENB-en  ezarri.  ZENB
              baino sakonago dauden izenburuak ez dira Edukin Taulan sartuko.

            --toc-only
              Dokumentuaren Edukien Taula inprimatu eta irten.

        -v, --verbose
              Bihurketaren  bitartean mezu informatiboak inprimatu. Aukera hau
              behin  baino  gehiago  erabili  daiteke  jasotako  mezu  kopurua
              handitzeko.

        -V, --version
              Programaren bertsioa inprimatu eta irten.

            --width=ZENB
              Irteeraren  zabalera  ZENB  zutabeetan finkatu. Aukera hau ASCII
              Art helburuarekin bakarrik erabiltzen da.

ITURBURU FITXATEGIAK

       Iturburu fitxategiak gehienetan .t2t luzapenarekin identifikatzen  dira
       (nirefitx.t2t adibidez).  Zure iturburuak hiru area eduki ditzake:

       Goiburukoa (aukerakoa)
              Fitxategiaren  lehenbiziko  hiru  lerroak.  Zuriz hutsi behar ez
              badituzu.   Dokumentuaren   izenburu,   egile,    bertsio    eta
              datarentzako erabilita.

       Ezarpenak (aukerakoa)
              Goiburukoaren  ondoren hasten da (4. edo 2. lerroa) eta Gorputza
              hasten  denean  bukatzen  da.  Konfiguraziorako  erabiltzen  da,
              %!gakoa: balioa formatuan.

       Gorputza
              Goiburukoaren  ondoren,  baliozko  lehenbiziko lerroan hasten da
              (iruzkin  edo  ezarpena  ez  dena)  eta  dokumentu  bukaerarekin
              amaitzen da. Dokumentuaren edukientzakoe erabiltzen da.

EZARPENAK

       Ezarpenek,  aukeren  antzera,  txt2tags  pertsonalizatzea  ahalbidetzen
       dute. Hiru lekutan erabil daitezke:  iturburu  dokumentuaren  Ezarpenak
       arean,    ~/.txt2tagsrc    fitxategian,    --config--file   aukerarekin
       zehaztutako kanpoko fitxategi batean.

       %!target
              Helburu formatua ezartzen du, --target-ekin bezala. Adibidez:
              %!target: html

       %!options(target)
              Helburu bakoitzerako aukera lehenetsiak zehazten  ditu.  Komando
              lerroko aukerak erabili behar dituzu. Adibidez:
              %!options(html): --toc --toc-level 3 --css-sugar

       %!includeconf
              Kanpoko  fitxategi  batetik  unekoan  ezarpenak  txertatzen  du,
              --config-file-k bezala. Adibidez:
              %!includeconf: nirekonfigurazioa.t2t

       %!style
              Dokumentuan erabiltzeko estilo fitxategia ezartzen du, --style-k
              bezala. Adibidez:
              %!style: koloreak.css

       %!encoding
              Dokumentuko   karaktere   kodeketa   adierazteko,  --encoding-ek
              bezala.  Adibidez:
              %!encoding: UTF-8

       %!preproc
              Iturburu   dokumentuko   Gorputza   aldatzeko   erabiltzen   den
              bilatu/ordeztu  iragazkia,  txt2tags-ek  inolako  analisia  egin
              BAINO  LEHEN.  Bilaketak  Python-eko   adierazpen   erregularrak
              erabiltzen ditu. Adibidez:
              %!preproc:  "JJS"  "John J. Smith"

       %!postproc
              Sortutako   dokumentua   aldatzeko   erabiltzen   den  irteerako
              bilatu/ordeztu iragazkia, txt2tags-eko prozesu osoaren  ONDOREN.
              Bilaketak  Python-eko  adierazpen  erregularrak erabiltzen ditu.
              Adibidez:
              %!postproc(html):  "<B>"  "<STRONG>"

KOMANDOAK

       Komandoek  bihurketa  garaian   atazak   burutzen   dituzte.   Iturburu
       dokumentuaren Gorputzean jarri behar dira.

       %!csv: fitxategia.csv
              Kanpoko CSV fitxategi bat txertatzen du taula moduan.

       %!include: fitxategia.t2t
              Dokumentuan txt2tags fitxategi bat txertatzen du.

       %!include: ``fitxategia.txt``
              Dokumentuan testu fitxategi bat txertatzen du (hitzez hitz).

       %!include: fitxategia.html
              Dokumentuan dagoeneko etiketatutako fitxategia txertatzen du.

MAKROAK

       Makroak   zure   dokumentuan   eduki   dinamikoa   sartzeko  lasterbide
       baliagarriak dira. Ituruburuko Gorputzean jarri behar dira. %%toc ezik,
       makro  guztiak  %Y  eta %f bezalako parametro bereziekin pertsonalizatu
       daitezke. Begiratu txt2tags-en Erabiltzaile Gida xehetasunetarako.

       %%date Uneko data txertatzen du. Defektuzko formatua %%date(%Y%m%d) da,
              UUUUHHEE ematen duena.

       %%infile
              Iturburu  fitxategiaren  bidea  txertatzeko. Defektuzko formatua
              %%infile(%f)   da.   Dokumentuaren   oinean   [[Ikusi   %%infile
              iturburua]] bezalako estekak jartzeko erabilgarria.

       %%mtime
              Iturburu  fitxategiaren  aldaketa  data  txertatzeko. Defektuzko
              formatua %%mtime(%Y%m%d) da, UUUUHHEE ematen duena.

       %%outfile
              Irteerako fitxategiaren bidea txertatzeko.  Defektuzko  formatua
              %%outfile(%f)  da.  "Hau  manpage-eu.man fitxategia da" bezalako
              aipamenentzako erabilgarria.

       %%toc  Edukien Taula non agertu behar  den  zehazten  du.  Behin  baino
              gehiagotan adieraz dezakezu. Ohartu --toc aukera erabili beharko
              duzula baita ere.

ADIBIDEAK

       txt2tags -t html fitx.t2t

              HTMLra bihurtu, fitx.html-n gordez.

       txt2tags -t html -o - fitx.t2t

              HTMLra bihurtu, emaitzak STDOUT-era bidaliz.

       txt2tags -t html --toc fitx.t2t

              HTMLra bihurtu, Edukien Taula automatikoarekin.

       txt2tags -t html --toc --toc-level 2 -n fitx.t2t

              HTMLra   bihurtu,   bi   mailatako   Edukien   Taularekin    eta
              zenbakitutako izenburuekin.

       txt2tags --toc-only fitx.t2t

              Edukien Taula erakutsi bakarrik, bihurketarik egin gabe.

       txt2tags  -t  html  --css-sugar  --style oinarrizkoa.css --style ui.css
       fitx.t2t

              HTMLra bihurtu, sortutako kodea CSSrekin erabiltzeko  prestatuz,
              eta kanpoko bi CSS fitxategi erabiliz.

       txt2tags -t art --slides --width 80 --height 25 -o - file.t2t | more

              Sortu    ASCII    Art    aurkezpen    diapositibak,    80x25-eko
              terminal/leihoan ikusteko prest.

       (echo ; echo "**bold**") | txt2tags -t html -H -

              Lerro bakarreko dei lagungarria STDIN  erabiliz  froga  azkarrak
              egiteko.

       txt2tags -t html -o - file.t2t | tidy > file.html

              Emaitzak  STDOUTera  bidali  eta  ondoren kanpoko programa baten
              bidez txukundu fitxategian gorde baino lehen.

FITXATEGIAK

       ~/.txt2tagsrc
              Erabiltzailearen defektuzko konfigurazio fitxategia.

INGURUNEA

       T2TCONFIG
              Null   ez   bada,   erabiltzailearen   defektuzko   konfigurazio
              fitxategiaren bide osoa adierazten du.

EGILEA

       Aurelio Jargas <verde@aurelio.net>

       Eskuliburu  orriaren  euskara  itzulpena  Ales  Zabala  Alava-k (Shagi)
       <shagi@gisa-elkartea.org> egin du.

ERROREAK

       http://bugs.txt2tags.org

COPYRIGHT

       Copyright (C) 2001-2010 Aurelio Jargas, GNU GPL v2

                                   Abu, 2010                       TXT2TAGS(1)