Provided by: txt2tags_2.6-3.1_all bug

IZENA

       txt2tags - testu formateatze eta bihurtze tresna

SINOPSIA

       txt2tags [aukerak] [FITXATEGIA...]

DESKRIBAPENA

       txt2tags  markatze  minimoa  duen  testu  fitxategi  bat  irakurri eta ondoko helburuetara
       bihurtzen du: ASCII Art, AsciiDoc, Creole,  DocBook,  DokuWiki,  Eskuliburu  Orria  (man),
       Google  Code Wiki, HTML, LaTeX, Lout, MagicPoint, MoinMoin, PageMaker, PmWiki, SGML, Testu
       Soila, Wikipedia eta XHTML.

       Eskuliburu orri hau txt2tags-ek sortua da testu fitxategi soil batetik.   Testu  fitxategi
       bera HTML-ra bihurtu da eskuliburuaren sareko bertsiorako.

       Iturburu BAT, helburu ASKO - http://txt2tags.org

SINTAXIA

       Goiburukoak               Iturburu fitxategiaren lehenbizko 3 lerroak
       Izenburua                = hitzak =
       Zenbakitutako izenburua  + hitzak +
       Iruzkina                 % iruzkinak
       Lerro bereizlea          -----------------------...
       Lerro lodia              =======================...
       Irudia                   [fitxategia.jpg]
       Estekak                  [etiketa url]

       Lodia                    **hitzak**
       Etzana                   //hitzak//
       Azpimarratuta            __hitzak__
       Marratua                 --hitzak--
       Tarte bakarrekoa         ``hitzak``
       Testu gordina            ""hitzak""
       Etiketatua               ''hitzak''

       Paragrafoa                hitzak
       Aipamena                 <TAB>hitzak
       Zerrenda                 - hitzak
       Zenbakitutako zerrenda   + hitzak
       Definizioen zerrenda     : hitzak
       Taula                    | gelaxka1 | gelaxka2 | gelaxka3...

       Hitzez hitzeko lerroa    ``` hitzak
       Lerro gordina            """ hitzak
       Etiketatutako lerroa     ''' hitzak

       Hitzez hitzeko area      ```
                                lerroak
                                ```
       Area gordina             """
                                lerroak
                                """
       Area etiketatua          '''
                                lerroak
                                '''

AUKERAK

            --art-chars=PATROIA
              ASCII  Art  apainketarako  erabiliko  diren karaktereak definitzeko PATROIA ezarri,
              ondoko ordenean: Erpina, ertza, aldea,  barra1,  barra2,  maila2,  maila3,  maila4,
              maila5.   Defektuzko  patroia  +-|-==-^"  da.  Aukera  hau  ASCII  Art  helbururako
              erabiltzeen da bakarrik.

        -C, --config-file=FITXATEGIA
              Konfigurazioa   kanpoko   FITXATEGIA    fitxategitik    irakurri.    Konfigurazioak
              %!gakoa:balioa formatua izan behar du. EZARPENAK atala ikusi xehetasunentzako.

            --css-sugar
              CSS-rekin  jatorrak  diren  etiketak  txertatu.  HTML eta XHTML helburuen kodea CSS
              fitxategiekin erabiltzeko hobetzen du. Etiketen atributuak kentzen dira,  aurkezpen
              etiketak  sahiesten dira, goiburukoak H1, H2 eta H3 etiketekin egiten dira, eta DIV
              berriak sortzen dira: #header, #body, .toc.

            --css-inside
              CSS fitxategiaren edukiak HTML/XHTML  goiburuetan  txertatu.  --style  erabili  CSS
              fitxategia zehazteko.

            --dump-config
              Topatutako konfigurazio guztia inprimatu eta irten.

            --dump-source
              Dokumentuaren iturburua inprimatu, barneratzeko (%!include) guztiak txertatuta.

            --encoding=KODEKETA
              Iturburu fitxategian erabiltzen den karaktere kodeketa KODEKETA-ra ezarri. Adibidez
              UTF-8 edo iso-8859-1.

            --gui
              Tk Interfaze Grafikoa abiatu.

        -h, --help
              Laguntza mezua inprimatu eta irten.

        -H, --no-headers
              Goiburukoa eta oinaren informazioa helburutik  kendu.  Edukia  (gorputza)  bakarrik
              ikusiko da.

            --headers
              Goiburukoa eta oinaren informazioa helburuan erakutsi. Defektuz gaituta.

            --height=ZENB
              Irteeraren  altuera  ZENB  zutabeetan  finkatu.  Aukera hau ASCII ART helburuarekin
              bakarrik erabiltzen da, --slides baita erabiltzen bada.

        -i, --infile=FITX
              FITX  zehaztu  sarrera  fitxategi  bezela,  iturburu   dokumentua.    '-'   erabili
              iiturburuak STDIN-etik irakurtzeko.

            --mask-email
              Epostak  spam  robotengandik  ezkutatu.  @  eta  puntuak kentzen ditu.  foo@bar.com
              helbidea <foo (a) bar com> bihurtzen du.

        -n, --enum-title
              Gaitu izenburuen  zenbakitze  automatikoa.  Aurrizki  moduan  1,  1.1,  1.1.1,  ...
              erabiliko dira.

            --no-dump-config
              --dump-config aukera ezgaitzen du.

            --no-dump-source
              --dump-source aukera ezgaitzen du.

            --no-encoding
              Kodeketaren ezarpena garbitu.

            --no-enum-title
              Izenburuen zenbakitze automatikoa ezgaitu.

            --no-infile
              Aurreko infile guztiak kendu.

            --no-targets
              --targets aukera ezgaitzen du.

            --no-mask-email
              Epostaz izkutatzea ezgaitu.

            --no-outfile
              Aurreko outfile guztiak kendu.

            --no-quiet
              Mezuak erakutsi, --quiet aukera ezgaituz.

            --no-rc
              Ez irakurri ~/.txt2tagsrc erabiltzailearen konfigurazio fitxategia.

            --no-slides
              Diapositibak ezgaitu.

            --no-style
              Estilo ezarpenak garbitu.

            --no-toc
              Helburuan Edukien Taula kendu.

            --no-toc-only
              --toc-only aukera ezgaitzen du.

        -o, --outfile=FITX
              FITX  zehaztu  irteera  fitxategiaren  izen  bezala. '-' erabili helbura STDOUT-era
              bidaltzeko.

        -q, --quiet
              Modu geldia. Irteera mezurik ez, erroreak ezik.

            --rc
              Erabiltzailearen ~/.txt2tagsrc konfigurazio fitxategia irakurri. Defektuz gaituta.

            --slides
              Irteera aurkezpen diapositiba bezala formateatu. Aukera hau ASCII Art helburuarekin
              bakarrik erabiltzen da.

            --style=FITX
              FITX  erabili  dokumentuaren  estilo moduan. HTML/XHTML dokumentuen CSS fitxategiak
              edo LaTeX  paketeak  definitzeko  erabilia.  Aukera  hau  askotan  erabili  daiteke
              fitxategi bat baino gehiago sartzeko.

       -t, --target=MOTA
              Helburuko  dokumentuaren  mota  MOTA-ra ezarri. Gehien erabilitako helburuak: html,
              xhtml, tex, man, txt. --targtets aukera erabili eskuragarri dauden helburu  guztiak
              ikusteko.

            --targets
              Eskuragarri dauden helburu guztiak erakutsi eta irten.

            --toc
              Edukien   Taula   (TOC)  automatiko  gehitu  helburu  dokumentura,  Goiburukoa  eta
              Gorputzaren artean. TOC-aren kokapena %%TOC makroarekin zehaztu dezakezu.

            --toc-level=ZENB
              Edukien Taularen maila (sakonera)  maximoa  ZENB-en  ezarri.  ZENB  baino  sakonago
              dauden izenburuak ez dira Edukin Taulan sartuko.

            --toc-only
              Dokumentuaren Edukien Taula inprimatu eta irten.

        -v, --verbose
              Bihurketaren bitartean mezu informatiboak inprimatu. Aukera hau behin baino gehiago
              erabili daiteke jasotako mezu kopurua handitzeko.

        -V, --version
              Programaren bertsioa inprimatu eta irten.

            --width=ZENB
              Irteeraren zabalera ZENB zutabeetan finkatu. Aukera  hau  ASCII  Art  helburuarekin
              bakarrik erabiltzen da.

ITURBURU FITXATEGIAK

       Iturburu  fitxategiak  gehienetan  .t2t  luzapenarekin  identifikatzen  dira (nirefitx.t2t
       adibidez).  Zure iturburuak hiru area eduki ditzake:

       Goiburukoa (aukerakoa)
              Fitxategiaren  lehenbiziko  hiru  lerroak.   Zuriz   hutsi   behar   ez   badituzu.
              Dokumentuaren izenburu, egile, bertsio eta datarentzako erabilita.

       Ezarpenak (aukerakoa)
              Goiburukoaren  ondoren  hasten  da  (4.  edo  2. lerroa) eta Gorputza hasten denean
              bukatzen da. Konfiguraziorako erabiltzen da, %!gakoa: balioa formatuan.

       Gorputza
              Goiburukoaren ondoren, baliozko lehenbiziko lerroan hasten da (iruzkin edo ezarpena
              ez  dena)  eta  dokumentu  bukaerarekin  amaitzen  da.  Dokumentuaren edukientzakoe
              erabiltzen da.

EZARPENAK

       Ezarpenek, aukeren antzera, txt2tags  pertsonalizatzea  ahalbidetzen  dute.  Hiru  lekutan
       erabil  daitezke:  iturburu  dokumentuaren  Ezarpenak  arean,  ~/.txt2tagsrc  fitxategian,
       --config--file aukerarekin zehaztutako kanpoko fitxategi batean.

       %!target
              Helburu formatua ezartzen du, --target-ekin bezala. Adibidez:
              %!target: html

       %!options(target)
              Helburu bakoitzerako aukera lehenetsiak  zehazten  ditu.  Komando  lerroko  aukerak
              erabili behar dituzu. Adibidez:
              %!options(html): --toc --toc-level 3 --css-sugar

       %!includeconf
              Kanpoko  fitxategi batetik unekoan ezarpenak txertatzen du, --config-file-k bezala.
              Adibidez:
              %!includeconf: nirekonfigurazioa.t2t

       %!style
              Dokumentuan erabiltzeko estilo fitxategia ezartzen du, --style-k bezala. Adibidez:
              %!style: koloreak.css

       %!encoding
              Dokumentuko karaktere kodeketa adierazteko, --encoding-ek bezala.  Adibidez:
              %!encoding: UTF-8

       %!preproc
              Iturburu dokumentuko Gorputza aldatzeko erabiltzen  den  bilatu/ordeztu  iragazkia,
              txt2tags-ek  inolako  analisia  egin  BAINO  LEHEN. Bilaketak Python-eko adierazpen
              erregularrak erabiltzen ditu. Adibidez:
              %!preproc:  "JJS"  "John J. Smith"

       %!postproc
              Sortutako dokumentua aldatzeko erabiltzen den irteerako  bilatu/ordeztu  iragazkia,
              txt2tags-eko  prozesu osoaren ONDOREN. Bilaketak Python-eko adierazpen erregularrak
              erabiltzen ditu. Adibidez:
              %!postproc(html):  "<B>"  "<STRONG>"

KOMANDOAK

       Komandoek bihurketa garaian atazak burutzen  dituzte.  Iturburu  dokumentuaren  Gorputzean
       jarri behar dira.

       %!csv: fitxategia.csv
              Kanpoko CSV fitxategi bat txertatzen du taula moduan.

       %!include: fitxategia.t2t
              Dokumentuan txt2tags fitxategi bat txertatzen du.

       %!include: ``fitxategia.txt``
              Dokumentuan testu fitxategi bat txertatzen du (hitzez hitz).

       %!include: fitxategia.html
              Dokumentuan dagoeneko etiketatutako fitxategia txertatzen du.

MAKROAK

       Makroak   zure   dokumentuan   eduki  dinamikoa  sartzeko  lasterbide  baliagarriak  dira.
       Ituruburuko Gorputzean jarri behar dira. %%toc ezik, makro  guztiak  %Y  eta  %f  bezalako
       parametro  bereziekin  pertsonalizatu  daitezke.  Begiratu  txt2tags-en  Erabiltzaile Gida
       xehetasunetarako.

       %%date Uneko data txertatzen du. Defektuzko formatua %%date(%Y%m%d)  da,  UUUUHHEE  ematen
              duena.

       %%infile
              Iturburu  fitxategiaren  bidea  txertatzeko.  Defektuzko  formatua %%infile(%f) da.
              Dokumentuaren  oinean  [[Ikusi  %%infile  iturburua]]  bezalako  estekak   jartzeko
              erabilgarria.

       %%mtime
              Iturburu    fitxategiaren    aldaketa   data   txertatzeko.   Defektuzko   formatua
              %%mtime(%Y%m%d) da, UUUUHHEE ematen duena.

       %%outfile
              Irteerako fitxategiaren bidea txertatzeko. Defektuzko  formatua  %%outfile(%f)  da.
              "Hau manpage-eu.man fitxategia da" bezalako aipamenentzako erabilgarria.

       %%toc  Edukien  Taula  non  agertu  behar  den zehazten du. Behin baino gehiagotan adieraz
              dezakezu. Ohartu --toc aukera erabili beharko duzula baita ere.

ADIBIDEAK

       txt2tags -t html fitx.t2t

              HTMLra bihurtu, fitx.html-n gordez.

       txt2tags -t html -o - fitx.t2t

              HTMLra bihurtu, emaitzak STDOUT-era bidaliz.

       txt2tags -t html --toc fitx.t2t

              HTMLra bihurtu, Edukien Taula automatikoarekin.

       txt2tags -t html --toc --toc-level 2 -n fitx.t2t

              HTMLra bihurtu, bi mailatako Edukien Taularekin eta zenbakitutako izenburuekin.

       txt2tags --toc-only fitx.t2t

              Edukien Taula erakutsi bakarrik, bihurketarik egin gabe.

       txt2tags -t html --css-sugar --style oinarrizkoa.css --style ui.css fitx.t2t

              HTMLra bihurtu, sortutako kodea CSSrekin erabiltzeko prestatuz, eta kanpoko bi  CSS
              fitxategi erabiliz.

       txt2tags -t art --slides --width 80 --height 25 -o - file.t2t | more

              Sortu ASCII Art aurkezpen diapositibak, 80x25-eko terminal/leihoan ikusteko prest.

       (echo ; echo "**bold**") | txt2tags -t html -H -

              Lerro bakarreko dei lagungarria STDIN erabiliz froga azkarrak egiteko.

       txt2tags -t html -o - file.t2t | tidy > file.html

              Emaitzak  STDOUTera  bidali  eta  ondoren  kanpoko  programa  baten  bidez txukundu
              fitxategian gorde baino lehen.

FITXATEGIAK

       ~/.txt2tagsrc
              Erabiltzailearen defektuzko konfigurazio fitxategia.

INGURUNEA

       T2TCONFIG
              Null ez bada, erabiltzailearen  defektuzko  konfigurazio  fitxategiaren  bide  osoa
              adierazten du.

EGILEA

       Aurelio Jargas <verde@aurelio.net>

       Eskuliburu     orriaren     euskara     itzulpena     Ales    Zabala    Alava-k    (Shagi)
       <shagi@gisa-elkartea.org> egin du.

ERROREAK

       http://bugs.txt2tags.org

COPYRIGHT

       Copyright (C) 2001-2010 Aurelio Jargas, GNU GPL v2

                                            Abu, 2010                                 TXT2TAGS(1)